2016(e)ko azaroaren 28(a)

Hezkidetza ekitaldia

Emakumeenganako bortizkeriaren aurkako eguna dela eta, zenbait jarduera egin genituen gure eskolan: gelan alebrijeak marraztu genituen eta ikastetxeko patioan osatutako alebrijean parte hartu genuen gainerako ikasle guztiekin.

2016(e)ko azaroaren 8(a)

Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako (LH2) ikasleek Nahiko programan hartu dute parte, berdintasunerako, errespeturako eta biolentzia-ezarako Hezkidetza programa. Berdintasunez bizitzeko baloreak lantzen dituen tutoretza programa da. Ikasleak sozializatzen dituzten genero rolen azterketan eta giza eskubideetan oinarritzen da, eguneroko bizitzan eta harremanetan finkatuz.