2020(e)ko apirilaren 10(a)

Ni etxean geratzen naiz!

Kaixo guztioi! Egun hauek nahiko bitxiak izaten ari dira. Hala ere, gure ikasle maiteak beti daude guri irribarre bat ateratzeko prest eta gure itxaropena garatzen. Espero dugu laster berriro eskolan elkar ikustea.  Zuen hutsunea somatzen dugu. Apartak zarete benetan.

Eskerrik asko, bihotz bihotzez!


2020(e)ko otsailaren 23(a)

"Cuéntamelo con música" ipuinkontalaria

Joan den ostegunean, otsailak 13, eta aurreko urteetan bezala, munduko ipuinkontalaririk apartena etorri zitzaigun berriro ere eskolara. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleak bildu ginen haur hezkuntzako saloian.
Istorio apartak, pertsonai itzelak, esperimentu harrigarriak... ikusteko aukera izan genuen.
ESKERRIK ASKO !!! Datorren urteko saioaren zain gaude jadanik!



2020(e)ko otsailaren 16(a)

Bidea BAKEA da

Bakearen Astea ospatzeko, LH1 eta LH2 mailako ikasleek irudi ederrak eta mural bikainak egin genituen. Gure geltokien izenak:
Bidea BAKEA da!
Eskuak gora! Hau BESARKADA bat da!

2020(e)ko otsailaren 11(a)

Agate Deuna

Kaixo! Joan den astean, Agate Deuna zela eta, LH1 eta LH2 geletako ikasleak Leioatik ibili ginen abesten. Zoritxarrez, ez zuen eguraldi ona egin eta euritakoekin irten behar izan ginen.
Baina, zalantzarik gabe, momenturik onena eta politena Leioako Eguneko Zentrora joan ginela izan zen. Bertan, hiru gizaldien bihotzeko topaketa izan genuen. Mila esker zentroko lankidei, guztiz maitagarriak izan bait ziren.

2020(e)ko urtarrilaren 25(a)

Hortzak zaintzen

Urtarrilaren 23an, Zamalloako haginlaria etorri zen hortzak zaintzea zein garrantzitsua den erakustera. Gainera, Monster eta Dragon ezagutu genituen! Zer dibertigarriak! Ingelesez hitz egiten dute, baina ondo ulertu genituen beraiek emandako aholkuak.


Gogoratu! Hortzak ondo garbitu behar ditugu!



2020(e)ko urtarrilaren 21(a)

Animaliak lantzen

Kaixo guztioi! Lehen mailako ikasleek "Animaliak lantzen" proiektua garatu dugu. Animaliak maite ditugu eta gure planetako fauna zeharo garrantzitsua da guztiontzat.
Animaliak zaindu behar ditugu!