2018(e)ko abenduaren 13(a)

Abendualdia

Kaixo!!!
Abendualdia dela eta, bigarren mailako ikasleek zekulako egutegiak egin ditugu. Eta opariekin!

Egunero sorpresa bat!

2018(e)ko azaroaren 14(a)

Ipuinkontalaria LH1

Kaixo! Azaroaren 9an LH1eko ikasleak ipuikontalari bat entzutera joan ginen Leioako Kultur aretora. Zelako barre-algarak! Gainera, amaitzean Kultur Leioako liburutegiaren bazkidea izateko aukera izan genuen. Zenbat liburu erakargarri ikusi genituen!




2018(e)ko azaroaren 6(a)

Nire bihotza sortzen



Aurreko astean 2. mailakoek "Nire Bihotza Sortzen" ariketa egin genuen. Gure sentimenduak lantzeko, ezagutzeko eta adierazteko balio izan zigun. Ez da hain erraza sentitzen duguna erakustea.

2018(e)ko irailaren 27(a)

Mesedetako Andra Mariaren eguna

Irailaren 24an, Mesedetako Andra Mariaren eguna dela eta, hainbat iharduera desberdin egin genituen. Oso egun alaia izan zen. Eskerrik asko Mesedetako Andra Mari eta zorionak!

2018(e)ko irailaren 21(a)

Mugikortasunaren eguna

Gaur, irailak 21, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. maila ikasleak Leioako trafiko seinaleak ikustera eta aztertzera atera gara.
Zenbat seinale desberdin daude!!!!!!


 
 

Ongi etorri guztioti!

Hemen gaude berriro!
Joan den urtean bezain pozik, ikasteko gogoz eta urduri samar.
Ziur urte hau sekulakoa izango dela eta lagun gehiago egingo ditugula!

2018(e)ko uztailaren 8(a)

Sembr@rte Proiektua Lehen Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako ikasleek landutako euskal artistak hauek izan ziren:
LH1 ⇒ DANIEL TAMAYO
LH2 ⇒ MENCHU GAL
LH3 ⇒ ESPERANZA ZABALA
LH4 ⇒ EUSKAL MARGOLARIAK +Carlos Astorga
LH5 eta LH6 ⇒ AGUSTIN IBARROLA



2018(e)ko ekainaren 26(a)

Oporretan goaz

Ikasturtea bukatu da eta oporrak hasi dira!!!
Datorren ikasturtean 2. mailan izango gara 😊

LH1-A 2017-2018


LH1-B 2017-2018




2018(e)ko ekainaren 23(a)

Denbora aurrera doa!!!

Lehenengo mailakoek (LH1) denbora neurtzen ikasi dugu: hilabeteak eta egunak. Eta nola aldatzen garen denborak aurrera egiten duen heinean!!! Lapbook bat egin dugu jasotako informazioa aurkezteko.
 
 


2018(e)ko ekainaren 21(a)

Ikasturte bukaerako txangoa

Ekainaren 8an, lehenengo zikloko ikasleak txangoa izan genuen. Zugaztietara (La Arboleda) joan ginen. Oso ondo pasatu genuen!!!
Hemen dauzkazue bi bideo egun zoragarri hori gogoratzeko:




2018(e)ko apirilaren 26(a)

Musika eskolara!!!

Gaur, apirilak 26, lehen zikloko ikasle guztiak Leioako Musika Eskolara joan gara musikaz gozatzera eta dantzatzera. Bikaina izan da!


2018(e)ko martxoaren 23(a)

Ipuinkontalaria

Joan den astelehenean, ipuinkontalari aparta etorri zen lehenengo eta bigarren mailakoekin gozatzera. Oso ondo pasatu genuen!!!

2018(e)ko martxoaren 18(a)

#SembrArte proiektua 1go mailan

Lehen mailako ikasleek Daniel Tamayo euskal pintorea ezagutu dute. Bera da  Leioako Kultur Etxean dagoen "Lamiaren ametsa" muralaren egilea. Ikasleak berarekin solasean izan ziren, bere lanari buruzko galderak eginez.
 
 
 Ondoren, talde bakoitzak obra honen zati baten erreprodukzioa egin du. Lan ederra!!!

2018(e)ko otsailaren 23(a)

2018(e)ko otsailaren 19(a)

Lagunekin baratzean!

Otsailaren 19an Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleek LAGUNEKIN BARATZEAN txotxongilo ekitaldia izan genuen eskolan. Baratzeko pertsonaia batzuk ezagutzeko eta beraien abenturekin gozatzeko aukera izan genuen.

Gora Berenjena!!!

Lagunekin Baratzean 5 eta 9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendutako Droga-Menpekotasunaren Prebentziorako eta Osasunerako Hezkuntza-Programa da. Programa honen helburuak hauek dira: haurrei heldutasun psikoafektiboa lortzen laguntzea; oinarrizko osasun ohiturak berenganatzen laguntzea eta droga-gehiegikeriari aurre hartzeko lehen urratsak ematen laguntzea. Bere baliorik garrantzitsuena neska-mutilen ohizko sentimenduak aztertzen dituela da. Sentitzen dutenaz hitz egin dezaten lortu nahi du, besteek ere sentimendu berberak dituztela kontura daitezen.

Ordenagailuz egindako programa hau argitaratuta dagoen ipuin-liburu batekin batera lantzeko da; adin horretarako neska-mutilek izaten dituzten konpondu beharreko arazo pertsonal eta interpertsonal beretsuak dituzten barazkiak dira ipuinaren protagonistak. Ipuin-liburuak 18 istorio desberdin ditu. Liburuak gai desberdinak aztertzen ditu: beldur arrazionala zein irrazionala, burlak, gezurrak, azpijokoak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritzia eta diskriminazioa, desberdintasun fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponbide magikoak eta sendagaien erabilera.