Animaliak zaindu behar ditugu!
A21E etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
A21E etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020(e)ko urtarrilaren 21(a)
Animaliak lantzen
Kaixo guztioi! Lehen mailako ikasleek "Animaliak lantzen" proiektua garatu dugu. Animaliak maite ditugu eta gure planetako fauna zeharo garrantzitsua da guztiontzat.
2019(e)ko urriaren 12(a)
Ortura goaz!
Kaixo! LH2-ko ikasleak Jonekin ortura joan gara barazkiak landatzera. Gero, astean behin joango gara ortua ureztatzeko eta zaintzeko. Amaieran, landatukoa batuko dugu. Hiru hilabete hauetan A taldekoak joango gara eta datorren hiruhilekoan B taldekoen txanda izango da. Ea zenbat hazten diren gure barazkiak!
2019(e)ko irailaren 25(a)
Mugikortasunaren Europako Astea 2019
Kaixo guztioi! Joan den astea Mugikortasunaren Europako Astea izan zen. Hori ospatzeko, LH-1 eta LH-2 mailako ikasleak Leioan dauden trafikozko seinaleak ikustera atera ginen. Buff, ez genekien hainbeste zeudenik!
LH-1
LH-2
2018(e)ko irailaren 21(a)
Mugikortasunaren eguna
Gaur, irailak 21, Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea dela eta, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. maila ikasleak Leioako trafiko seinaleak ikustera eta aztertzera atera gara.
Zenbat seinale desberdin daude!!!!!!
2018(e)ko otsailaren 19(a)
Lagunekin baratzean!
Otsailaren 19an Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleek LAGUNEKIN BARATZEAN txotxongilo ekitaldia izan genuen eskolan. Baratzeko pertsonaia batzuk ezagutzeko eta beraien abenturekin gozatzeko aukera izan genuen.
Gora Berenjena!!!
Lagunekin Baratzean 5 eta 9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendutako Droga-Menpekotasunaren Prebentziorako eta Osasunerako Hezkuntza-Programa da. Programa honen helburuak hauek dira: haurrei heldutasun psikoafektiboa lortzen laguntzea; oinarrizko osasun ohiturak berenganatzen laguntzea eta droga-gehiegikeriari aurre hartzeko lehen urratsak ematen laguntzea. Bere baliorik garrantzitsuena neska-mutilen ohizko sentimenduak aztertzen dituela da. Sentitzen dutenaz hitz egin dezaten lortu nahi du, besteek ere sentimendu berberak dituztela kontura daitezen.
Ordenagailuz egindako programa hau argitaratuta dagoen ipuin-liburu batekin batera lantzeko da; adin horretarako neska-mutilek izaten dituzten konpondu beharreko arazo pertsonal eta interpertsonal beretsuak dituzten barazkiak dira ipuinaren protagonistak. Ipuin-liburuak 18 istorio desberdin ditu. Liburuak gai desberdinak aztertzen ditu: beldur arrazionala zein irrazionala, burlak, gezurrak, azpijokoak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritzia eta diskriminazioa, desberdintasun fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponbide magikoak eta sendagaien erabilera.
2017(e)ko irailaren 28(a)
Ortura joan gara!
Kaixo, atzo Lehen Hezkuntzako 2A eta 4A ortura joan ginen barazkiak landatzera. Hemen daukazue 2A-ren argazkiak (2B datorren otsailan hasiko da landatzen). OSO ONDO PASA GENUEN!!!
2017(e)ko irailaren 27(a)
Leioa ikusten!
Mugikortasunaren astea dela eta, LH 1. mailako ikasleak Leioatik atera dira trafiko seinale desberdinak ikustera. Zenbat dauden!!!
2017(e)ko ekainaren 20(a)
Entsalada prestatzen LH2
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek entsalada bikainak prestatu zituzten eskolako ortuan hartutako produktuekin. Uraza eta azenarioak hartu, iturrian garbitu, entsaladak prestatu eta, azkenik, denon artean jan egin zituzten. Guztia jan zuten !!! Den dena !!!
Aurretik...
Ondoren...
2017(e)ko maiatzaren 29(a)
Baratzera!
Bigarren mailako ikasleak baratzera joan ziren uzta jasotzera eta landare berriak ikustera. Eskola-baratza aurrera doa ikasle eta irakasleen laguntzarekin!!!
2017(e)ko maiatzaren 18(a)
Los colores del murciélago
Bigarren mailako ikasleek "Los colores del murciélago" ipuina landu dute.
A través de esta leyenda mexicana, el alumnado de 2º de Primaria (LH2) ha trabajado los valores de la humildad y la caridad dentro de la Semana Mercedaria. Cuentacuentos: https://youtu.be/R1hKouKSD58
A través de esta leyenda mexicana, el alumnado de 2º de Primaria (LH2) ha trabajado los valores de la humildad y la caridad dentro de la Semana Mercedaria. Cuentacuentos: https://youtu.be/R1hKouKSD58
2017(e)ko maiatzaren 10(a)
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)