Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko maiatzaren 26(a)

"Mesedetako haziak" proiektua

Dakizuenez, aurten, "Mesedetako haziak" proiektuarekin bildutako diru-laguntza Brasilgo Matto Grosson dagoen eskolako umeak laguntzeko izango da. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak 1go eta 2. mailako ikasleekin izan ziren, proiektua azaltzeko eta Brasilgo informazioa zabaltzeko. Elkarri laguntzen eta ikasten!


2019(e)ko maiatzaren 2(a)

Printze Txikia LH2

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gelak (LH2) Printze Txikiaren seigarren planeta izan ziren, hots, Geografoaren planeta. Bideo honetan, ikasleak lan ta lan ikus daitezke proiektua lantzen.



2019(e)ko apirilaren 6(a)

Printze Txikia LH2

Bigarren mailakoek (LH2) egindako poesia familiek jokatu dezaten Printze Txikiaren proiektuaren auekezpenean zehar (martxoak 29).

Printze Txikia LH1

Kaixo! Martxoaren 29an Printze Txikiaren proiektua amaitu genuen eta familia guztiei ireki genion bai gure eskola, bai gure bihotza. Eskerrik asko guztioi eta espero dugu ondo pasatu izana 😊

2018(e)ko uztailaren 8(a)

Sembr@rte Proiektua Lehen Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako ikasleek landutako euskal artistak hauek izan ziren:
LH1 ⇒ DANIEL TAMAYO
LH2 ⇒ MENCHU GAL
LH3 ⇒ ESPERANZA ZABALA
LH4 ⇒ EUSKAL MARGOLARIAK +Carlos Astorga
LH5 eta LH6 ⇒ AGUSTIN IBARROLA



2018(e)ko ekainaren 23(a)

Denbora aurrera doa!!!

Lehenengo mailakoek (LH1) denbora neurtzen ikasi dugu: hilabeteak eta egunak. Eta nola aldatzen garen denborak aurrera egiten duen heinean!!! Lapbook bat egin dugu jasotako informazioa aurkezteko.
 
 


2018(e)ko martxoaren 18(a)

#SembrArte proiektua 1go mailan

Lehen mailako ikasleek Daniel Tamayo euskal pintorea ezagutu dute. Bera da  Leioako Kultur Etxean dagoen "Lamiaren ametsa" muralaren egilea. Ikasleak berarekin solasean izan ziren, bere lanari buruzko galderak eginez.
 
 
 Ondoren, talde bakoitzak obra honen zati baten erreprodukzioa egin du. Lan ederra!!!