2018(e)ko otsailaren 23(a)

2018(e)ko otsailaren 19(a)

Lagunekin baratzean!

Otsailaren 19an Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleek LAGUNEKIN BARATZEAN txotxongilo ekitaldia izan genuen eskolan. Baratzeko pertsonaia batzuk ezagutzeko eta beraien abenturekin gozatzeko aukera izan genuen.

Gora Berenjena!!!

Lagunekin Baratzean 5 eta 9 urte bitarteko eskola-umeei zuzendutako Droga-Menpekotasunaren Prebentziorako eta Osasunerako Hezkuntza-Programa da. Programa honen helburuak hauek dira: haurrei heldutasun psikoafektiboa lortzen laguntzea; oinarrizko osasun ohiturak berenganatzen laguntzea eta droga-gehiegikeriari aurre hartzeko lehen urratsak ematen laguntzea. Bere baliorik garrantzitsuena neska-mutilen ohizko sentimenduak aztertzen dituela da. Sentitzen dutenaz hitz egin dezaten lortu nahi du, besteek ere sentimendu berberak dituztela kontura daitezen.

Ordenagailuz egindako programa hau argitaratuta dagoen ipuin-liburu batekin batera lantzeko da; adin horretarako neska-mutilek izaten dituzten konpondu beharreko arazo pertsonal eta interpertsonal beretsuak dituzten barazkiak dira ipuinaren protagonistak. Ipuin-liburuak 18 istorio desberdin ditu. Liburuak gai desberdinak aztertzen ditu: beldur arrazionala zein irrazionala, burlak, gezurrak, azpijokoak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritzia eta diskriminazioa, desberdintasun fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponbide magikoak eta sendagaien erabilera.



2018(e)ko otsailaren 12(a)