2017(e)ko ekainaren 26(a)

Kontinenteak eta ozeanoak LH2

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek kontinenteak eta ozeanoak ikasi dituzte taldeka. Talde bakoitzak kontinente bat eta inguruan dituen ozeanoak aztertu zituen. Lorturiko informazioarekin muralak prestatu zituzten eta, mural horiek erabiliz, talde bakoitzak ikasitakoa azaldu zien klasean gainerako ikaskideei.




2017(e)ko ekainaren 24(a)

Musika eskolan izan ginen

Maiatzaren 4an Leioako Musika Eskolan izan ginen. Aurreko post batean egun horretako argazkiak publikatu genituen. Orain, egun dibertigarri hori gogoratzeko, bertan grabaturiko bideoak erakutsi nahi dizkizuegu.



2017(e)ko ekainaren 20(a)

Irakasleentzako opariak

Bigarren mailako ikasleen familiek opariak egin dizkiete azken bi ikastutetan bere seme-alaben tutoreak izan direnei, Jon eta Jokin-i. Kutxak ikasleen mezuak zituzten, beraiek idatzitakoak, sentimenduz beteta. Irakasleen argazkiak argi uzten du beraien poztasuna eta esker ona. Benetan ederra !!!


Entsalada prestatzen LH2

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek entsalada bikainak prestatu zituzten eskolako ortuan hartutako produktuekin. Uraza eta azenarioak hartu, iturrian garbitu, entsaladak prestatu eta, azkenik, denon artean jan egin zituzten. Guztia jan zuten !!! Den dena !!!

Aurretik...

Ondoren... 

2017(e)ko ekainaren 12(a)

2017(e)ko ekainaren 9(a)