2020(e)ko otsailaren 23(a)

"Cuéntamelo con música" ipuinkontalaria

Joan den ostegunean, otsailak 13, eta aurreko urteetan bezala, munduko ipuinkontalaririk apartena etorri zitzaigun berriro ere eskolara. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleak bildu ginen haur hezkuntzako saloian.
Istorio apartak, pertsonai itzelak, esperimentu harrigarriak... ikusteko aukera izan genuen.
ESKERRIK ASKO !!! Datorren urteko saioaren zain gaude jadanik!



2020(e)ko otsailaren 16(a)

Bidea BAKEA da

Bakearen Astea ospatzeko, LH1 eta LH2 mailako ikasleek irudi ederrak eta mural bikainak egin genituen. Gure geltokien izenak:
Bidea BAKEA da!
Eskuak gora! Hau BESARKADA bat da!

2020(e)ko otsailaren 11(a)

Agate Deuna

Kaixo! Joan den astean, Agate Deuna zela eta, LH1 eta LH2 geletako ikasleak Leioatik ibili ginen abesten. Zoritxarrez, ez zuen eguraldi ona egin eta euritakoekin irten behar izan ginen.
Baina, zalantzarik gabe, momenturik onena eta politena Leioako Eguneko Zentrora joan ginela izan zen. Bertan, hiru gizaldien bihotzeko topaketa izan genuen. Mila esker zentroko lankidei, guztiz maitagarriak izan bait ziren.