Tutoritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Tutoritza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko otsailaren 23(a)

"Cuéntamelo con música" ipuinkontalaria

Joan den ostegunean, otsailak 13, eta aurreko urteetan bezala, munduko ipuinkontalaririk apartena etorri zitzaigun berriro ere eskolara. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleak bildu ginen haur hezkuntzako saloian.
Istorio apartak, pertsonai itzelak, esperimentu harrigarriak... ikusteko aukera izan genuen.
ESKERRIK ASKO !!! Datorren urteko saioaren zain gaude jadanik!



2020(e)ko otsailaren 16(a)

Bidea BAKEA da

Bakearen Astea ospatzeko, LH1 eta LH2 mailako ikasleek irudi ederrak eta mural bikainak egin genituen. Gure geltokien izenak:
Bidea BAKEA da!
Eskuak gora! Hau BESARKADA bat da!

2020(e)ko otsailaren 11(a)

Agate Deuna

Kaixo! Joan den astean, Agate Deuna zela eta, LH1 eta LH2 geletako ikasleak Leioatik ibili ginen abesten. Zoritxarrez, ez zuen eguraldi ona egin eta euritakoekin irten behar izan ginen.
Baina, zalantzarik gabe, momenturik onena eta politena Leioako Eguneko Zentrora joan ginela izan zen. Bertan, hiru gizaldien bihotzeko topaketa izan genuen. Mila esker zentroko lankidei, guztiz maitagarriak izan bait ziren.

2020(e)ko urtarrilaren 25(a)

Hortzak zaintzen

Urtarrilaren 23an, Zamalloako haginlaria etorri zen hortzak zaintzea zein garrantzitsua den erakustera. Gainera, Monster eta Dragon ezagutu genituen! Zer dibertigarriak! Ingelesez hitz egiten dute, baina ondo ulertu genituen beraiek emandako aholkuak.


Gogoratu! Hortzak ondo garbitu behar ditugu!



2020(e)ko urtarrilaren 21(a)

Animaliak lantzen

Kaixo guztioi! Lehen mailako ikasleek "Animaliak lantzen" proiektua garatu dugu. Animaliak maite ditugu eta gure planetako fauna zeharo garrantzitsua da guztiontzat.
Animaliak zaindu behar ditugu!

2019(e)ko abenduaren 12(a)

Abendualdiko egutegia

Gabonak hurbil daude eta horregatik Abendualdiko egutegia egin dugu LH2 mailako ikasleok, opariak eta guzti! Ea zer suertatzen zaigun!

Gabon zoriontsuak eta urte berri on guztioi!!!
 

2019(e)ko abenduaren 1(a)

Azaroak 25

Azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, LH1 eta LH2 mailako  ikasleek "Yo voy conmigo" ipuina landu genuen. Tipo apartak nahi ditugu!

LH1-eko ikasleek ipuinkontalari batekin gaia landu zuten ere Kultur Leioan. Zer dibertigarria!!!

2019(e)ko irailaren 25(a)

Mugikortasunaren Europako Astea 2019

Kaixo guztioi! Joan den astea Mugikortasunaren Europako Astea izan zen. Hori ospatzeko, LH-1 eta LH-2 mailako ikasleak  Leioan dauden trafikozko seinaleak ikustera atera ginen. Buff, ez genekien hainbeste zeudenik!

LH-1
LH-2

2019(e)ko ekainaren 16(a)

Artzeniegako txangoa

Ekainaren 10ean Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleak Artzeniegara joan ginen eguna pasatzera. Museoa ikusi genuen eta jolasten igaro genuen gainerako denbora. Ez zuen oso eguraldi ona egin, baina lagunekin geunden eta eguraldiak ez zuen axola!!







2019(e)ko maiatzaren 11(a)

Musika Eskola

Kaixo! Maiatzaren 6an LH1 eta LH2 mailako ikasleak musika eskolara joan ginen Andantina (Tina lagunentzat) Tantaren istorioa entzutera. Asko abestu genuen! Eta zer instrumentu handiak!

2019(e)ko apirilaren 8(a)

Lagunekin baratzean LH1 eta LH2

Euskal Asteari hasiera emateko, Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako ikasleek LAGUNEKIN BARATZEAN txontxongilo ikuskizunaz gozatu dute.
 

2019(e)ko martxoaren 9(a)

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen

Bigarren mailako ikasleek kartel ederra egin dugu Martxoaren 8a ospatzeko 
IZAN ZAITEZ NAHI DUZUNA!!
 

eta ikastetxeko ekitaldian parte hartu dugu beltzez jantzita eta koloredun eskularruekin
EZ DUGU NAHI INOREN PAREKOTASUNA GIZARTEAN, PAREKOTASUNA BAIZIK!!

2019(e)ko martxoaren 8(a)

Ipuinkontalariak

GEUZ elkartetik arrazakeriaren aurkako eta berdintasunaren aldeko ipuinak kontatzera etorri dira. Oso ondo pasatu dugu! Primeran egon da!


2019(e)ko otsailaren 23(a)

"Cuéntamelo con Música" ipuinkontalaria

Kaixo! Joan den asteazkenean, otsailaren 20an, urtero gure ikastetxera datorren ipuinkontalari aparta izan genuen Cuentamelo_con_Música. Haur Hezkuntzako ikasleak (HH) eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako (LH1 eta LH2) ikasleak joan ginen saio bikaina ikustera eta BIKAIN PASATU GENUEN!!!

Datorren urtean ikusteko irrikatan gaude jadanik!




2019(e)ko urtarrilaren 30(a)

Aho higienea

Kaixo!!! Joan den ostiralean, Zamalloako haginlariak etorri dira Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetara gure ahoa nola zaindu behar dugun erakustera. Ez genekien hain garrantzitsua zenik!
Monstro eta Drago ezagutu genituen egun horretan. Oso barregarriak dira!