2019(e)ko maiatzaren 26(a)

"Mesedetako haziak" proiektua

Dakizuenez, aurten, "Mesedetako haziak" proiektuarekin bildutako diru-laguntza Brasilgo Matto Grosson dagoen eskolako umeak laguntzeko izango da. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak 1go eta 2. mailako ikasleekin izan ziren, proiektua azaltzeko eta Brasilgo informazioa zabaltzeko. Elkarri laguntzen eta ikasten!


2019(e)ko maiatzaren 11(a)

Musika Eskola

Kaixo! Maiatzaren 6an LH1 eta LH2 mailako ikasleak musika eskolara joan ginen Andantina (Tina lagunentzat) Tantaren istorioa entzutera. Asko abestu genuen! Eta zer instrumentu handiak!

2019(e)ko maiatzaren 2(a)

Printze Txikia LH2

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gelak (LH2) Printze Txikiaren seigarren planeta izan ziren, hots, Geografoaren planeta. Bideo honetan, ikasleak lan ta lan ikus daitezke proiektua lantzen.